Azala / Portada » Xabier Lete, pentsalari inkomodoa

Joxan Rekondo

1. EKLOSIOA. Xabier Lete hil zenetik hamar urte bete direnean, haren bizitza eta ekintzei buruzko lanak ugari atera dira. Aurten ‘eklosio bat’ gertatu omen dela esan dio Joxan Goikoetxeak Berria egunkariari. Leteren obra ernaberritua, eta eklosioaren bulkadaz, etor al daiteke berriro euskal kulturaren erdigunera?

Xabierren obra artistikoa nahikoa ezaguna da. Ostendu ezina, gainera; kantari askok bere egin eta etengabe zabaltzen ari direlako. Lan horien azpiko esanahi ‘inkomodoen’ inguruan, euskal kultura monopolizatu nahi izan dutenek ezarritako isilkeriak, berriz, badu oraindik eraginik. Hau ere amaitzeko bidean dela dirudi. Katarsia, noizko? Olerki zein kantuetan, eta landu zituen bestelako adierazpen ezberdinetan, kaiolatu ezineko aiurria agertu zuen Xabierrek, dogma itxirik gabeko pentsamendua zerabilkiela. Beraz, Leteri ezin egotzi diezaiokegu pentsamolde aldagaitzik, arian eboluzionatu zuen pentsabidea baizik. Ikuspuntu horretatik ere, komoditatean ez zen gustora bizi.

2. MEMORIA. Aurrerantzean, seguru Leterenganako oroitzapena osatuagoa izango dugula. Maizegi arrotza gertatu zitzaion iragan denbora hura nola bizi zuen zehatzago jakin ahal izango dugu. Lete egunerokotasunaren ispilua baitzen, Andu Lertxundiren ustez. Euskal gatazka-tokian bizi izan ditugun auzien aurreko testigantzaren bila ari bagara, ezinbestekoa zaigu bere artearen muinera jotzea, honen bitartez adierazi nahi zituen gogamen eta iritziak atzemateko.

Lekukotasun horrek interesatu nau, bereziki azken urte hauetan. 1980an, ‘Garaiz gabiltz’ adierazpena sinatu zuten 33 kulturgileen artean egon zen Lete. Harrezkerotik, larderiaren presiopean aritzea tokatu zitzaion bere bizitza osoan. ETAren aldekoek, kantari oiartzuarrari boikota egitera deitzeaz gain, ‘eskratxeak’ egin izan zizkioten bere kanta emanaldietako batzuetan ere. Gogoan daukat Hernanikoa, 1993ko urrian.

Memoria oso inportantea zen Leterentzat. Oroitzapenik gabeko geroa hustuta legoke. Gure artean gertatu denagatik, euskotarrok ezin izango dugu memoriarik gabeko etorkizun sanorik eduki. Indarkeria bidegabetzen duen kontaera memoristikoa zabaldu behar bada, eginkizun hori zintzoki betetzeko lerro esanahigarriak idatzi zituen Letek. Oraindik ere entzun daiteke erabilitako izua eta terrorea herriak aukeratutako bidea izan zela aldarrikatzen dutenen ahotsa. Horiei ere bere azken poemarioan argi erantzun zien, krimenaz baliatzen zirenek ez zirela bere izenean ezta Euskal Herriarenean ari. Egia borobila. Berari bezala, ETAk bizitza ozpindu eta erremindu egin baitigu euskal herritarrik gehienei.

3. IRAULTZAREN AMETSA. Inor gutxik (auto)kritikatu du Letek bezala ETAk heriotzaren bidea hasi zuen garaiko giro irakin hura. Iragan mendeko hirurogeikada. “Iraultza unibertsalaren ametsa zegoen, ideologien bitartez… baina amets usteko horietatik… oinazea, sufrimendua eta miseria morala besterik ez dira sortu”. Sukartutako amets haietan eroritakoek, beren utopia betegina inposatzeagatik, “ukazio latzagoen munstroak” ezartzen zituztela salatu zuen. Utopia, orduan, heriotza bihurtu zen izenez eta izanez. Ez dezala nehork, etorkizuneko paradisu-jardinaren izenean, kale-bazterreko lore bakar bat ere zanpatu”, kontrajartzen zien Letek.

Zaharren kultura eta iruditeriarekin apurtzeko deia nagusitu zen garaiko iraultzaile amorratuenen artean. Haiek bere egoerarekin etsituta bizitako galtzaileak bide ziren. Besteek, ordea, garaipen seguruaren promesaren atzetik zebiltzan. Eragin ikaragarria eduki zuen horrek euskal munduaren esparru guztietan. Zatiketak etxekoen arteko harremanak ere higatu zituen. Aldi horri, Eugenio Ibarzabalek “etapa de acoso y derribo de la anterior” deitu dio, Leteri egindako entrebista batekin publikatu duen liburu berrian. Horrela, gazte haien gurasoek bi ukapen jasan behar izan zituzten: diktadurarena eta etxeko generazio berriena. Jakina den bezala, ETA bilakatu zen etendura horren ‘gertakari fundatzailea’, askoz geroago izendatu zuten bezala.

4. AITAREN GENERAZIOA. Iragan traumatikoa izan zen. Bere baitan zeraman, beharbada, ondoren etor zitekeenaren iragarpena. Letek berehala hartu zion tankera hausturak sortuko zuen olatu kaltegarriari. Gerraldiko belaunaldiaren jokabide eta bizimodu ‘dezenteak’ goraipatu zituen. Aitaren figura aipatzen zuenean, igartzen zitzaion ‘zaharren’ belaunaldi osoaz ari zela. Hauen apaltasun duina matxinatutako belaun iraultzaile harro eta pedantearekin kontrastatu zuen. Lehenek egun guztietako bizitzaren dema irabazi nahi zuten. Bigarrenek, ekintza heroikoen bidez, bat-bateko altxamendua piztea desiratzen zuten, amestutako utopia sozialista kosta ahala kosta irabazteko.

Orduan, bizitzaren dema ez zen gauza makala. Lehia egunerokoa zen. “Ohiko afan larrien beira lurrunduan” miatzen omen zuten eguneko zoria, Letek dioenez. ‘Denbora ukatua’ kudeatzea tokatu zitzaien, eta halere “gorpuztu zuten kondaira itsua”. Bizitza arruntak, egunerokoak, berebiziko desafioak, hil ala bizikoak, planteatzen zizkion belaunaldi ‘derrotatu’ hari. Eta eguneroko esparruetatik erantzun behar izan zieten aparteko erronka horiei. Erresistentzia egin zitekeen armagabe. Kultura eta ekonomia arloetako premiei egin zieten aurre, inolako heroismorik bilatu gabe.

Gaur, egin daiteke balantzea. Afan larri haiei tajuz, esfortzurik apalenetik hasita, erantzutearen emaitza dira atal horietan lortu ditugun garaipenik haundienak. Ordutik gaur bitarte euskal herrigintzan eraiki izan den gehiena haiek, duintasun isilez eta min bidegaberik sortu gabe, egindako lanaren segidatik dator. Gizon eta emakume haiek, orain ohikoegiak diren aitormen eta eresirik gabe hil baziren ere…

5. ELKARBIZI. Leteren heriotzetik bost urte bete zirenean, ELKARBIZI taldekoek bere omenezko solasaldia antolatu genuen Urnietan. Mahaikide izan zirenen hitzaldietatik lerro batzuk hartuko ditut artikulua amaitzeko, goien esandakoaren osagarri izan daitezkeelakoan.

Hil berria den Enrique Ayerbek gidatu zuen elkarrizketa, eta bere sarreran Xabierren tenperamentu erresistentea azpimarratu zuen. Inazio Mujika Iraolak dezentziaren klabe gizakoian poeta oiartzuarrak zuen itxaropenaz hitz egin zuen. Felipe Juaristik Leteren “pietate” enpatikoa goraipatu zuen, harek mundu mingarri honen aurrean hartu zuen jarrera nabarmentzeko. Eta, azkenean, Jon Sarasuak adierazi zuen Xabier Letek berehala libratu zela ezkerra eta progresismoek bizi duten nerabezaro etengabearen eragipen esparrutik (“nik ez dut amets haundirik… bat bateko librakuntzan ez dut aspaldi sinesten”).

Lau azalpen hauek, azken batean, Oiartzungo lagunaren pentsamenduaren ikuspegi osatuagoa gureganatzeko balio zaizkigu. Ikusi dugunez, gizon honek utzitako ondarea ezagutarazten ari garenean egundoko mesedea egiten ari gatzaizkio gure herriaren memoria kolektiboari. Zalantzarik gabe, mamirik gabeko etorkizuna litzateke Leteren oroitzapenik gabekoa.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

2 comentarios en «Xabier Lete, pentsalari inkomodoa»

  1. Me ha gustado la evocación de Lete. Y estoy muy de acuerdo con que «ETA ha agriado y arruinado la vida de la mayoría de los ciudadanos vascos». Añadiría que ha hecho mal a todos los españoles. Y serán por ello malditos per in saecula saeculorum.

  2. El pasado franquista fue conscientemente silenciado, desdramatizado por sus protagonistas con la excusa de que así se superaría la Guerra Civil y se construiría un puente de convivencia elevado sobre el abismo social de las «dos Españas». Los perdedores, los opositores a la dictadura, debían aceptar esta condición de los vencedores si querían participar en el juego democrático. Y así lo hicieron, con la simulación a golpe de consenso, en el que las izquierdas jugaron en inferioridad de condiciones. Debieron pasar veinte años y la ruptura de este consenso durante el último Gobierno de Felipe González para que el dirigente socialista José María Benegas recordara con irritación: «La única ley de punto final la hicimos en octubre de 1977 los demócratas para los franquistas; en ese año decidimos no pedir ninguna responsabilidad referida a los cuarenta años de la dictadura, para intentar de una vez por todas la reconciliacion

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *