Azala / Portada » Aberria orain

Jexux Artetxe

Zutabea idaztera eseri naizenean gogora etorri zait Xabier Lete, bere heriotzaren hamargarren urtea datorren hilean betetzen delako. Bere olerkien artean miatzen ari naizela, bizi dugun egoeraren aurrean gure baitako sentipen sakonenak adierazteko hitz iradokigarriak eskaintzen dizkigula iruditzen zait.

‘Normaltasun berria’ deitu genion egoera hura sendotzearen itxaropenez ginela, gauzak bapatean aldatu ziren eta pandemiaren tunelean sartu ginen berriro. Orainago, alde guztietatik harrapatuta gaude, aterabiderik asmatuko ote den itxaropenik txikienari eutsita bada ere. Gaurkoa atzokoa baino amorragarriagoa datorrenez, “biharraren emaitza etsiperatuki antsiatu dugularik”.

Azken esaldia Leteren ‘aberria orain’ izeneko poematik atera dut. Gutako askok ere aberriaren oraingotasuna dugu galdekizun. Aurrena, biharko itxaropen hori ez delako hain kontsolagarria orainaldian balizko soluzioaren zai inolako ardurarik hartu gabe geratzeko. Gainera, garai lakatzenetan frogatzen delako aberriaren mardultasuna nolakoa den. Horratik, aberriari buruzko galdera geure buruari zuzenean egindako galdera baita. Geronek, norbanako eta talde bezala, erantzun behar duguna.

Aberria etxean eta auzoan irudikatzen da ondoen. Har dezagun auzoa. Bertan, auzokide garenok elkarrekiko ditugun obligazioak beteta soilik lor daiteke guztiontzako ongia dena. Eta ondasun komunei dagokienean, auzoarekiko ditugun ardurak ez dira norberaren gogoaren arabera hautatzekoak. Aitzitik, auzoari zor dizkiogunak betebehar indibidual eta kolektiboak dira aldi berean. Auzoan zein aberrian, osasun publikoa da orain arriskuan daukaguna. Bakoizka eta taldeka erantzun behar dugu. Izan ere, kontuan hartu gabe gure ondasun komun baliotsuena dela kinkan dagoena oso zail egingo zaigu larrialdi honetarik ateratzea. Iragan hurbilean banatu gaituzten haustura mingarriak ahaztu behar ez badira ere, elkarrekin eta elkarren alde aritu behar dugu. Xabier Lete zenak ere esango zukeen bezala: ‘Maitasunak batzen ez bagaitu, elkartu gaitzala ikara larriak’.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

6 comentarios en «Aberria orain»

  1. Euskaldunoi maitasunak batzea ezinezkoa da. Eta ikeraren aurrean alkartzea posible denik ikusteko dago.

  2. Contraste con el «Trampismo de Merodio (Deia ) , Vizcaino etc…

    Ninguna inversión, apenas gasto corriente
    EH Bildu ha revelado esta semana que en Salud y Educación Lakua no ha ejecutado ni siquiera el mismo montante que el año anterior, a pesar de la pandemia. El
    consejero de Economía y Hacienda, Pedro Azpiazu, respondió airado, asegurando que en Sanidad se ha ejecutado un 7% más que en 2019, aunque los datos públicos
    dicen que no. Se le olvidó mencionar que este año tiene
    presupuestos aprobados con Podemos y el anterior eran
    prorrogados. En Educación han invertido menos aún,
    «debido al confinamiento». Pero asegura que gastarán.
    ¿Cuándo? ¿En qué? Han pasado seis meses desde mayo.
    Abonar los gastos de mantenimiento y algunos extra,
    mientras se espera a una vacuna milagrosa y a que la
    cosas vuelvan a ser como antes, es suicida. Hacen falta
    inversiones y, en algunos sectores, incluso reconversiones. Es hora de actuar, de hacerlo bien y a tiempo. Y ese
    tiempo no son las Navidades, es ahora.

  3. Termina el poema de Lete diciendo que «si el amor no nos une, unamos los miedos».
    Esta frase refleja un error vital importante y la prueba se palpa cada día a nuestro alrededor.
    Silencio, cerrazón, enfrentamiento y fragmentación. Bocas fruncidas, miradas torvas y huidizas, a veces enfrentamiento y odio. Por debajo siempre odio. Es lo que hay y no vale la pena perder la vida viviendo unido a quien será tu enemigo hasta que te destruya.
    Y lo va consiguiendo precisamente porque hay quien prefiere no enfrentarse y hacer como que las cosas que pasan no han pasado.

  4. Vemos en la cuenta de Urkullu la felicitación a Biden pero no vemos ninguna felicitación al nuevo presidente de Bolivia @LuchoXBolivia
    Tiene su lógica porque junto al PP y Cs el Pnv apoyó a la criminal JeanineAnez y el golpe militar contra el pueblo de Bolivia

  5. JELen agur

    Bildu felicitó a Trump en su momento. Se debe estar lamentando de que no haya salido elegido de nuevo.

    Evo se ha refugiado en el Chapare. Su feudo natal, criminal y narcoterrorista. Como digo, una bonita habitación con vistas a un patio le está aguardando en La Paz.

    Respecto a la acusación de golpismo a Añez, ya quedó demostrado que es la cantinela de los perdedores y traidores criminales que abandonan el barco los primeros y acusación falsaria para tapar sus vergüenzas criminales castrochavistas.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *