Posteado por: aberriberri | noviembre 28, 2019

Aberriberrizaleon eguna 2019 / Jornada de Aberriberrizales 2019


Burujabetza eta ekonomia… zeintzuk dira egun dituzten erronka nagusiak? Nolakoa ote bien arteko harremana?

Euskaldunok aspaldidanik ikasi genuen, gizartearen aurrerabidea bermatzeko xedearekin, ekonomia eta burujabetzaren arteko sinergiek duten garrantzia.

Aintzinako Gaztelako koroaren aduanak nagusi ziren garaien munduari ireki genizkion merkataritzaren ateak. Balea-ehiza, meatzaritza, amerikarekiko merkataritza, ontzigintza, siderurgia, etb… hainbat izan dira euskaldunen ekintzailetza eta lidergo teknikoaren adibideak historian zehar. Tinko eutsi diogu lana goiburu duen filosofia komunalaren filosofiari, mundu mailan gertatu izan diren iraultza teknologiko eta ekonomikoetara euskal sena behin eta berriz moldatuz.

Pako Garmendia soziologo handiaren hitzetan, pertsona ororentzat funtsezkoa da bizitzaren hiru galdera garrantzitsuenei aurre egiteko aukera izatea: Zertatik bizi? Zertarako bizi? Nola bizi elkarrekin?

Galdera hauen inguruan hausnarketa ekonomikoa egitera ausartu beharrean gaude. Zeintzuk lirateke euskal ekonomiaren erronka nagusiak eta zeintzuk hainbeste maite dugun burujabetzarekiko ondorioak? Galdera alderantziz ere plantea liteke: Zeintzuk lirateke gure burujabetza eta eskumenen inguruko gakoak, mundu mailan datozkigun erronkei aurre egiteko y azken finean, euskal herritarron bizi-maila eta zoriontasuna hobetzeko aukera emango digutenak?

Abertzale bezala, ezinbestekoa da beraz, hiru galdera sakon hauek (“Zertatik bizi?”, “Zertarako bizi?” eta “Nola elkarbizi?”) ekonomia ikuspegi batetik nola uztartu litezkeen aztertzea.

Aditu eta lagunen eskutik, aparteko gai hauek jorratzeko aukera izango dugu. Gurekin izango ditugu Jon Barrutia (EHUko Ekonomia eta Enpresako fakultadeko dekanoa), Jon Toledano (aholkularitza eta ikuskaritzan aditua) eta Lander Ibarra (analitika aurreratu eta adimen artifizialeko zuzendaria Everis-en).

Beraiei esker mundu-mailan pil-pilean ditugun gaiak euskal prismara gerturatuko ditugu: oinarri lehiakorrak, energia, demografia, 4.0 industria, adimen artifiziala, ekintzailetza, etabar luze bat. Hitzaldien ondoren, guztion arteko eztabaidarako aukera paregabea izango dugu.

Topaketa hau Azaroaren 30ean burutko dugu Lasarte-Oriako Villa Mirentxun, goizeko 11etan, Ganbo Iturri elkarteko kideen laguntza paregabeari esker. Ekitaldiaren ondoren, eztabaida Lasarteko elkarte batean luzatu eta lantzeko aukera izango dugu, bazkari eder baten ondoren. Ekitaldi honetan edo bazkarian parte hartu nahi duzuenok Aberriberriren kontakturako helbidera idatzi dezakezue.

Mila esker guztioi 11 urte bizi hauetan bidelagun izateagatik. Besarkada handi bat!

Autogobierno y economía, ¿cuáles son los retos a la que se enfrentan ambos? ¿Cuál es la relación entre ambos?

Los vascos han tenido claro desde la formación de su conciencia política la importancia de la sinergia entre la economía y el autogobierno para garantizar el progreso de la sociedad.

Desde la diferencial mentalidad librecambista de los territorios vascos en aquél mundo de aduanas de la corona castellana, pasando por los históricos liderazgos técnicos en la caza de la ballena, el comercio con américa, la construcción naval, la minería, la siderurgia… los vascos han atravesado diferentes avatares de la historia económica. Manteniendo un coherente hilo conductor, el carácter económico vasco se ha mantenido ligado al emprendimiento y a la filosofía comunal de la supremacía del trabajo.

Tal y como enunciara el gran sociólogo Pako Garmendia, es importante que cada persona pueda participar en la solución de los tres problemas básicos de la vida, que son: de qué vivir, para qué vivir y cómo convivir.

Si reflexionamos sobre las mismas en un ámbito económico, las preguntas nos asaltan: ¿cuáles son los actuales retos de la economía vasca y sus consecuencias para un autogobierno que concita la adhesión de una gran mayoría? Y viceversa: ¿Cuáles son las claves en el manejo y desarrollo de nuestro autogobierno para poder disponer de instrumentos que permitan afrontar los retos globales y un mejor desempeño de las condiciones de vida de nuestro pueblo?

Nos vemos obligados, por tanto, como abertzales, a explorar de qué manera las respuestas a las cuestiones “¿de qué vivir?”, “¿para qué vivir?” y “¿cómo convivir?” están íntimamente interrelacionadas también en el ámbito político-económico.

De la mano de expertos y amigos, intentaremos arrojar luz sobre este apasionante debate. Nos acompañarán Jon Barrutia (Decano de la facultad de Economía y Empresa de la UPV), Jon Toledano (Experto en consultoría y auditoría), y Lander Ibarra (Director de analítica avanzada e inteligencia artificial en Everis).

Gracias a ellos centraremos bajo el prisma vasco aspectos tan apasionantes como la base competitiva de nuestro país, los retos energéticos, demográficos, la industria 4.0, la inteligencia artificial, el emprendimiento y otras muchas claves. Tras las exposiciones, tendremos oportunidad de hacer un coloquio entre todos.

Este encuentro se celebrará el día 30 de Noviembre en Villa Mirentxu de Lasarte-Oria, a las 11 de la mañana, con la siempre inestimable ayuda de nuestros amigos de la asociación Ganbo Iturri. Tras finalizar el acto, podremos prolongar la intensidad del debate delante de una buena mesa en una sociedad de Lasarte. Todos aquellos que estéis interesados en participar en el acto o en la comida podéis escribirnos a la dirección de contacto de Aberriberri.

Gracias por seguir acompañándonos en estos fructíferos 11 años de andadura. Un fuerte abrazo!


Categorías

A %d blogueros les gusta esto: