Posteado por: aberriberri | junio 17, 2019

Dopatuak

Iñaki Galdos Amentzerauta blogean (2019-6-11n Berria egunkarian argitaratutako artikulua)

Orain arte uste nuen abertzale gisa ditugun helburuak bete ahal izateko ezinbestekoa zela beste esparru politiko batzuetan egon ohi diren botoak poliki-poliki erakartzea. Baina badirudi oker nenbilela erabat, kontrakoa omen da. Iturria zentro-eskuin espainolista eta hartzailea EAJ direnean behintzat, kaltegarriak omen dira, ingurua dopin eta mitxelinez betetzen dutenetakoak. Utikan beraz ezker abertzalea izorratzea beste helbururik ez duen mailegu pozoidun hori!

Kontu ezberdina da jatorrizko esparru politikoa beste bat denean. Ongi etorriak (adibidez) estalinista espainolistak. Ze lan ederra egin dugun hauek erakartzen, esango dio bere buruari batek baino gehiagok, harro. Ez jelkide maltzurrek bezala: ez dute ba pentsatuko jende hori erakarri dutenik gauzak beste era batera ikusten hasiak direlako?

Larrazabalgo txakolindegian 1893an Arana Goiri anaiek lagun talde hura bildu zutenetik, ez dakigu noiz egin behar zuten planto jelkideek, noiz uko jende berria erakartzeari, dopatzearen dopatzez jonki bihurtzeraino ezarri zuten estrategiari. Karlista zaharrak iritsi zitzaizkienean? Liberal euskalerriakoak? Gipuzkoako integristak? Monarkikoak? Edo haiek guztiak balekoak izan ziren eta oraingo uholde hau da bereziki kezkagarria? Itzuliko ahal dira lehenbailehen boto horiek euren toki naturalera, ze drama bestela abertzaleontzat! Ze lasaitasuna hartuko dugun benetako abertzaleok, boto-emaile iritsi berri hauek EAJ uzten dutenean!

Agian, aipatutako garai haietako aitzindariek ez zituzten izango gaur egun ditugun iragazkiak, ezta asmo aratzeko boto-emaileak ote garen zaintzen duten aingeru guardakoak ere, betiere biharko independentziaren onerako, ez gaitezen gaizki pentsatzen hasi. Umetan politikaz interesatzen hasi ginenetik ibili gara azterketak gainditu ezinik, ezin inoiz pasatu benetako abertzale eta ezkertiar izateko froga; beti autonomista, beti espainol, beti burges, beti ez dakit zer.

Etsi dezatela beraz jelkideek, ez dira onargarriak bere boto berrietako asko, susmagarriak dira, jatorren arteko jatorren buruzagien dekretuz. Balekoa izateko beste bat behar du izan ibilbideak, batzokietan bukatzen duenak ez du balio. Berdin du falangista ohi batek ematen duen, pecero ohi batek edo oerreteko ohi batek, baina autentikoek bildutako botoari onartzen zaio, horri bai, ohi izaera; besteei ez, besteak beti bekatari, beti susmagarri. Koalizio kideei ere barkatuak dizkiete dagoeneko garai bateko bide oker eta traizioak. Agian beste era batera zenbatu beharko genituzke botoak hemendik aurrera: hausnartu, redimitu eta konprometituek, puntu bat; mailegatu eta kutsatuek, puntu erdi.

Badirudi poliki-poliki gailentzen ari dela soberanismoaren bidea ezker abertzale eta enparauek bakarrik ekin behar diotenaren iritzia, sindikatuek 2017ko irailean aldarrikatu bezala. Beste inoren zain egon gabe, are gutxiago bere motxila boto dopatu eta erreakzionarioz betetzen ari denaren zain. Inoiz azterketarik eta iragazkirik pasatu ez dugunok bide ertzean geratuko beharko dugu urduri, fruituak noiz iritsiko, erredentore hauek gure etxean sartzeko inor ez garelako penatuta.

Eta Euskal Herri independente eta sozialista (edo daniarra, modako erreferentzia berria) lortzen dutenean, umil-umil saiatuko gara traba handirik egingo ez dugun herritar txintxoak izaten. Matematikena, Enrique Zuazuaren esku utziko dugu, Alemaniatik bueltatzen denerako. Agian berak azalduko digu nola den posible kenketarekin batuketak egitea, gutxituz gehitzea, baztertuz biltzea. Mies Van der Rohe arkitektoak gutxiago gehiago zela aldarrikatu zuenetik minimalismoa esparru askotan ikusiak ginen, baina ez politikan. Badaki Andoni Ortuzarrek, konforma dadila boto gutxiagorekin. Eta ez dezala susmo txarrik hartu, abertzalegoaren onerako izango omen da, ez konpetentziaren mesederako.


Responses

  1. https://twitter.com/DanielMaeztu/status/1140239560041017346?s=20
    Hau da diferentzia Ehbilduri, emandako botoa irailtzailea bihurtzen da, EAJri emandakoa berriz GALekoa izaten jarraitzen du. Okerrena, beren ikuspegi sozial faxistan hori horrela da.

  2. Un 360 grados ( ETB) a PNV que lleva gobernando casi 40 años y con unos cuantos asuntos gordos de corrupción. El de última OPE, por ejemplo, que está en los juzgados.
    No hay huevos.

  3. Ricardo, izena euskaraz idatzi, baina beste guztia gazteleraz, artikuluaren hizkuntzari eta gaiari jaramonik egin gabe.
    Hori ulertzeko eta errespetatzeko gai ez denak “ de huevos” hitz egin beharko du noski.

  4. Parkatu Martin atrebentziagaitik

    Construcciones Moyua ha protagonizado distintos affaires como rescate con dinero público de Túneles de Artxanda, reprobación del Tribunal de Cuentas por adjudicación de obras del Palacio de Hielo Txuri Urdin, obra sin licencia en Oñati sancionada por el Departamento de Obras

    Grupo Moyua

    Asesorado por un exViceconsejero de Obras Públicas y por el marido de la presidenta del Parlamento Vasco.

    Auditado por una firma ligada a un exViceLehendakari y un ExConsejero de Empleo.

    Ha recibido ingentes contratos públicos y protagoniza varios affaires

  5. Gure aita zenak tontoa izateko ez zela eskolara joan behar esaten zuen; egi borobila.
    Bere burua independentista moduan agertu eta euskarari hain errespetu gutxi izateko ere ez noski.

    Ez da erreza jakiten EAJren gorakada nondik etorri den: lehen galdu zituen botoetatik, abstentziotik, beste alderdietatik, botante berriengandik… alde guztietatik noski. Hori jakitea guztioi gustatuko litzaiguke; baina argi da Otegik martxan jarri duen “dopajea”ren teoria, gorakada hori azaltzeko desiorekin baino izandako arrakasta gutxiesteko nahiarekin egin duela.

    EAJk ez du bere izaera azaltzeko inolako arazorik izan. Ez kentzearren ez du JEL (ezker abertzaleari hain “barregarria” iruditzen zaiona) ere kendu, bere alderdi izenean itsatsita darama inolako konplexurik gabe.

    Hemen bere izaera komunista leuntzeko adierazle hutsak erabili dituena, Sortu, Otegiren alderdia da.

  6. Otegi badirudi ordezkatu zuen Arraizek egin duen gogoetatik urrun dagoela :

    “Orain zintzoki esango nuke gatazkaren logika militarrak itsutu egin gintuela. Gatazkaren logikan haustura sakonak sortu ziren. Emantzipaziorako egitasmo batek ezinbestekoa du gizarte kohesioa, eta hautsitako zubiak berriro eraikitzen saiatzea dagokigu”.

  7. Batzoki Telebistaren (eitbAlbisteak) estilo liburua Sabin Etxeak erabakitzen du.

    EH Bilduk “indarrez atzeman” (hori da “arrebatar” hitzaren esanahia) ditu alkatetzak EAJk berriz “ezberdinen arteko akordioari esker”. Eta horrela beti…

  8. Horrela geratu da Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa:

    1- eajpnv: 121
    2- ehbildu: 120
    3- PSN + PSE: 34
    4- Navarra Suma: 24
    5- Geroa Bai: 3
    6- PP: 2

    – Herri plataformek: 189

  9. – PNVk: 123 alkatetza / alcaldías.

    – EH Bilduk: 120 alkatetza.

    Kontutan izanda alderdi gehienek indarrak batu dituztela EH Bilduren aurka ez dago batere gaizki.

  10. – PNVk: 123 alkatetza

    – EH Bilduk: 120 alkatetza.

    Kontutan izanda alderdi gehienek indarrak batu dituztela EH Bilduren aurka ez dago batere gaizki.

  11. Gauza batzuk argi izan beharko genituzke…

    EAJ alderdi autonomista bat da, ezker independentistaren aurkakoa eta eliteen eta ‘status quo’ espainolaren aldekoa.

    PSN eta PSE ultranazionalista espainolak dira, antiabertzale amorratuak, beti babestuko dute eskuina eta erregimena.

  12. Durango, Arrigorriaga, Galdakao…munizipalismoan oinarritutako aliantzak Bizkaiko herrien historia aldatzen ari dira!
    Hau da bidea jauntxismoa gainetik astintzeko!!!

  13. BILATU EZBERDINTASUNAK:

    – EH Bilduk EAJri ematen dio babesa PPko fatxak kanporatzeko (Guardian eta Bastidan).

    – EAJk PSE alderdi espainolistari ematen dio babesa abertzaleak kanporatzeko.

    Auzolotsa & nazka: eajpnv abertzale? Bai zera!

    PNVstyle

  14. Ritxar , Eskerrik asko¡¡

  15. Segi Ritxar, agian zuentako norbait poztuko dezu. Guri udal hauteskundeetan, zuentzako onenak, zuei 80.000 boto aterata, oraingoan behintzat, ez gaituzue bizitza ozpinduko.

  16. Que si PNVstyle, que si jauntxos, que si telebatzokis… Cambiad un poco el rollo boltxes, que ya son muchos años los que lleváis dando la matraca con lo mismo y electoralmente lo rentabilizais igual de mal que siempre. Por cierto, menos lobos en ayuntamientos como el de Zigoitia cuando el PNV os quita la alcaldía y sin embargo os importa poco cuando se la quitáis a otros.

  17. Tu rollo nuevo……Boltxes. Gran descubrimirnto , ah¡¡ y Gara el Gramma…

    La imaginación al poder , o lo que no es similar ……al Batzoki¡¡¡

  18. JELen agur

    Lo que es cada partido, será por su ideología.
    Lo que es el PNV y el MLNV lo dicen sus respectivas ideologías.
    Aquellos con los que contraten un pacto de legislatura es cosa de la eventualidad del momento y no cuestiona la ideología.

    Aquí no ha habido invento sobre la ideología del MLNV. Es lo que ellos mismos han dicho y dicen de sí mismos desde el comienzo hasta la actualidad. Que se alíen con unos u otros no cambia nada.
    Lo mismo se puede decir del PNV.
    Los mercachifles del MLNV intentan poner en solfa al PNV por esta cuestión de las alianzas. Y no tiene nada que ver. Necesitan el descrédito del PNV para intentar ir ganado apoyo popular en dirección revolucionaria. PNV y MLNV distan un infinito en la ideología. Y así será siempre.
    Luego gobernar 4 años es otro cantar. Ahí hay que ver quien se ofrece y quien lo posibilita más.

  19. Alias, cede el espacio de tus comentarios para publicidad. Ganaremos todos.

  20. Soroak , me va el rollo boltxe , se trata de insistir…como la Cocacola absolútamente conocida e insiste “La chispa de la vida “…como vosotros que llevais un mes con la publicidad Bildu-pp “La PINZA”..

    No te preocupes , aunque seas un subcampeón , tu equipo JEL ganará siempre…lo que no entiendo es por qué ibais al tour con la denominacón Euskaltel e íbamos a animaros..

  21. Coño al consorcio bultzi SL siempre hay que animar, lo contrario es de ateos rojos hispanobolivarianos y de facil folleteo.

  22. Oker ez banago Arraiz Sortuko buru zela idatzi zen hau Iretzar fundazioan:
    “Ezker Abertzaleak bere DNA politikoari eutsi nahi dio eta, hain zuzen ere, horretan datza paradigma politiko berriaren erronka nagusia: nola egin ziklo aldaketa erakunde politiko gisa daukagun ekipaje genetikoa mantenduz”
    Pasa den astean berriz hau idazten zuen:
    – “Badago nahikoa ahalmen eta talentu. Jakin behar da hori guztia ehuntzen. Baina, lehendabizi, onartu behar dugu gizarte berri bat eraikitzeko aurreko ikuskerak jadanik ez digula balio”.
    Berari entzun nion Euskadi irratian, esaten bera ez dela zalditik erori eta ala izango da. Baina nik ezkon ezinak ikusten dituk bi deklarazio horiek.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: