Posteado por: aberriberri | mayo 31, 2019

Ajeak

Iñaki Galdos Amentzerauta blogean

Igandean izan genituen hauteskundeen gisakoetan beti aurkitzen dute alderdi eta koalizioek zer ospatu, non kontsolatu. Herri eta lurralde asko, hiru hautetsontzi… Horregatik suertatzen dira sarri arraro samarrak gauerdiaren bueltan buruzagiek egiten dituzten agerraldiak. Ez zuten Bergarako jelkideek, Laudioko bildukideek edota Donostiako sozialistek telebistan euren ordezkariek erakusten zuten poza partekatzeko gogo handirik izango.

Arrarotasunak arrarotasun, batez ere mingarria iruditu zitzaidan EAJ eta EH Bildu-k eman zuten irudiarena. Uxue Barkos eta Joseba Asiron duintasunez beteriko hitz urratuak ahoskatzen ari ziren bitartean, Bilboko eta Donostiako giroak triste utzi gintuen. Nafarroa Garaian genuen jarria begirada askok igandean eta lurralde horretako hondamenak —ez zait hitz egokiagorik bururatzen— ezin dio abertzale bati etxafuegoak botatzeko gogo handiegirik sortu, gainerako lurraldeetan sekulako emaitzak lortuta ere. Nazio ikuspegia bota nuen faltan igande gauean; nahi nuke sintomatikoa ez izatea. Nahi nuke.

Egia da, bai, emaitza (ia) borobilak lortu zituela EAJk Euskal Autonomia Erkidegoan. Hiriburuetako hiru alkatetzak, hiru lurraldeetan buru, ustez arriskuan zituen hainbat alkatetza eutsi eta aspaldi galduak zituen beste hainbat enblematiko berreskuratu ere bai. Ez dakigu non duen goia alderdi honek, inon izatekotan. Hori bai, jelkideek jakin badakite ahuleziak ere badituztela, sarri Sabin Etxeko, Foru Aldundietako edota Ajuria Eneako aterkiek ondo baino hobeto estaltzen dituztenak. Gipuzkoari buruz ari naiz bereziki, eta iruditzen zait hainbat alkatetza galtzea aurreikusten bazuten ere uste baino gehiago izan direla. Baina, are kezkagarriagoa zaiena, hainbat herritan zerrendak osatzeko —eta berritzeko— zailtasun ezkuta ezinak dituzte. EH Bilduk aurrea hartu die nabarmenki horretan toki askotan.

Ez dut uste, hala ere, aurre-hartze hori oso kontsolagarria denik EH Bildurentzat. Bere buruari jarritako helburu nagusiak ez ditu lortu: Nafarroa, Gipuzkoa eta Miren Larrion. Alkatetza garrantzitsuak ere galdu ditu, eta bere arrakasta Gipuzkoako herrietara mugatzen da nagusiki. Horra hor koalizio honen arazoetako bat, lurralde orekarena. Oso sendo dago, hala ere, eta objektiboki onak izan zitezkeen hainbat emaitza, sortutako espektatibek garraztu dituzte, zalantzarik gabe, nahiz eta igande gauean ez genituen koalizioko buruzagiak oso saminduta ikusi.

PSOEren uholdea, Navarra Sumaren arrakasta, Gascori donostiarrek emandako zigorra, Podemosen sortuko den zalaparta, abertzaleek europarretako helburua lortu izana, Kataluniakoa, eta abar. Denon ahotan darabiltzagun gaiak, baina ezin oso originalak izan. Aurrera begirakoa da benetan gure jakin-nahia pizten duena. Ororen gainetik, Nafarroa Garaian gertatuko denak. Uxue Barkosek igande gauean esandakoak arrastoan jar gaitzake agian, baina iruditzen zaigu oraingoan ere Madrilen erabakiko duela erabaki behar duenak.

Hainbat herritan alkatetzak aukeratzeko egongo diren mugimenduak ere interesgarriak izango dira. Besteak beste, bulegoetan adostutako akordioak herrietan betearazteko izan ohi diren arazoak. Baina ez dirudi herri jakin horietan sortuko den zalapartaz haratago benetako garrantzi politiko izango dutenik mugimendu horiek. Garrantzitsua Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoeta izango da. Gobernua Gasteizko legebiltzarrean izaten ari den zailtasunak ikusita, tentazio handia izan dezake hauteskundeak aurreratu eta gehiengo zabalarekin legealdi berri bati ekiteko.

Hauteskunde guztiek uzten dituzte ajeak, eta igandekoek ere utzi beharko lituzkete, eta ez txikiak. Baina ez da gauza ziurra gure ordezkari politiko guztiek izango dutenik, txerto egokia da autokonplazentzia. Euskadi y Navarra aipatzen hasten gara, eta gure gainerako zenbakiak itxuragabetzen dituzten lurralde horretako emaitzak ezkutatzen jarraitzen dugu. Deituko diot gero Uxueri, deituko diot gero Josebari. Eta ajea izaten badut, izan dadila gaur gauean ederki pasatu dudalako.

[2019-5-28an Berria egunkarian argitaratutako artikulua]


Responses

  1. Cinco intelectuales franceses y uno italiano –los filósofos Alain Badiou, Etienne Balibar, Jean-Luc Nancy, Toni Negri y Jacques Rancière; y el realizador Thomas Lacoste– han suscrito un texto publicado en el rotativo galo ‘Liberation’ en el que defienden que la detención de Josu Urrutikoetxea «no es una buena noticia», ya que se trata de «un golpe a la inteligencia política, a la perseverancia en la idea de justicia, al compromiso con la reconciliación de los pueblos y a la hipótesis democrática subyacente».

  2. Qué interesante. Los intelectuales marxistas rojo-ajado apoyando a Ternera. ¿O son todos ellos abertzales ejemplares?

  3. JELen agur

    Joder, vaya cuadrilla de intelectuales!
    Para echar a correr.

  4. Iñakiren kronika honi, errespetu eta maitasun osoz, ohar bi:

    1. Ez zait iruditzen EAJ, Iruñeako udaletxean eta Nafarroako parlamentuan hauteskundeetan Geroa Baik -gutxiago bere gobernu lagunak- izaniko emaitzak, Erkidegoan jasotako emaitza bikainak ospatzeko motiborik ez duenik. Alderantziz Ehbilduri ez Nafarroan, ezta ere erkidegoan ez diot ospatzeko arrazoirik ikusten; berarekin leian, batean oposizioan eta bestean gobernuan, zituen alderdiak botoetan bera baino askoz gehiago igo dira.

    2.Artikuluan Otegik hautesleen jatorriari buruz egin dituen deklarazioen aipamen bat falta dela iruditzen zait. Herria errespetatzen duen pertsona batek ez luke, Arnaldok egin duen modura , bizkarrik eman beharko (hautesleen izaera interpretatuz) herriak emandako aginteari.

  5. Para este viaje no necesito estas alforjas (los 5+1 “intelectuales”)!

  6. Tu viaje es a la cueva de Sabin Etxea y los miles de enchufados….

  7. Izaskun Bilbao cree que EH Bildu “rompe totalmente el acuerdo” de nuevo estatus. ( Deia en titulares )

    Mira Izaskun maitía, bastante trabajo tendrás en Bruselas en ese grupo donde estás encuadrada llamado ALDE, donde figura en la ejecutiva el señor Garicano economista de cabecera del partido nacional (español)- falangista llamado Ciudadanos, pero por si te sobra algo de tiempo te voy a dar un consejo.
    Como supongo tendreís vuestro ratos de ocio te propongo le convenzas entre café y café que el Concierto Económico de la CAV convendría no tocarlo, ya que como sabrás de sobra este señor ha propuesto cepillarselo sin miramientos.

    Estoy seguro que la ciudadanía en general de la CAV te estará mucho más agradecida con ese gesto que con criticar, sin venir mucho a cuento la verdad, a una fuerza política abertzale.

    Con lo fácil que lo tienes si quieres defender de verdad al pueblo vasco en Europa, parece mentira que seas una veterana en esto de la política…

  8. No hay mal que por bien no venga, la renuncia de Josu Juaristi (admitió haber mantenido “actuaciones inaceptables” con su ex pareja en el transcurso de una ruptura sentimental), ha posibilitado que el ex dirigente de HB y de Batasuna Pernando Barrena haya conseguido ser parlamentario Europeo. Este no necesita que le inviten a café, por conservar su estatus de vida firma cualquier cosa.

  9. JELen agur

    Pero es cierto o no que Bildu ha roto el acuerdo del nuevo status?

    Porque de romper acuerdos la IA nos tiene muy habituados…


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: