Azala / Portada » Maiatzak 9, Europaren Eguna

José Manuel Bujanda Arizmendi

“Gaur, Europarekiko geure konpromisoa berresten dugu, geure proiektua baita. Integrazioa eta bateratze estuagoa eta egitasmo amonkomun handiagoa erreibindikatzen dugu”.

Iñigo Urkullu Lehendakaria Erromako Hitzarmenaren 60 urteurrenean (2017-3-25).

Gaur, maiatzak 9, “Europaren Eguna” ospatzen da. Shuman, Adenauer, Monnet, De Gasperi eta abar oso luze baten “Europaren aintzindarien” eskutik jorratzeko eta ospatzeko ibilbide itxaropentsu eta luzea hain zuzen. Eta euskaldunon artean José Antonio Agirre Lehendakaria, Irujo, eta Landaburu ere gogoan izateko eguna. Europa eta euskaldunon arteko harremana ez da gaurkoa. Euskaldunok aspaldidanik begiratu izan diogu Europari eta berak suposatzen ziona edo liokeena Euskadiri.

Ordezkari euskaldunak izan ziren Europar Batasuna (EB) eratzeko prozesuan eman ziren une garrantzitsuetan: Londres, Luxenburgo, Paris, Brusela, Erroma, Westminster, eta abar luze bat dira euskal ordezkaritzen presentziaren eta lanaren lekuko. Ordezkaritza horien artean, beste hainbat izenen artean, Jose Antonio Agirre, Landaburu eta Irujo e.a. aurki dezakegu. Egun ezin ahantzi EBko erabakiek geroz eta eragin gehiago dutela gure bizitzan, Eusko Jaurlaritzak beregain hartutako eskumenetan eta gai desberdinen inguruko politika publikoen garapenean eta diseinuan dutela eragina. Erabaki europarrek eragin handia dute gure autogobernuaren gainean, eta horrek justifikatu egiten du Euskadik erakunde europarretan presentzia zuzena izateko aldarrikapenak, errealitate hau ukatu duten jarrera estatalen mende jarri gabe. Euskadi, aspaldidanik dator erkidegoko erabaki-prozesuetan partaidetza handiagoa erreklamatuz. Izan ere, etenik gabe eta pixkanaka, botere gehiago hartzen ari da EB, eta, horrela, EB egun orain arte Euskadirenak bakarrik izan diren edo Euskadirekin elkar banatu dituen eskumenak bereganatzen ari da. EBren legediak zuzenean edo zeharka eragiten du euskal interes askotan. Aniztasuna harmoniatsuki integratuko duen eta elkarbizitzarako tresna gisa ulertzen diren kultura eta hizkuntza desberdinekiko solidarioa izango den etorkizun europarra xede dugu.

Bakearen eta justiziaren aldeko Europa beligerante baten alde gaude, gizarte-bazterkeriaren eta marjinazioaren aurrean neutroa izango ez den Europa baten alde. Euskadiren etorkizuna Europaren baitan dago, eta egun erabat posible ez bada ere, bihar izango da. Jose Antonio Agirreren ikuspegi aurre-hartzailean, herrien arteko bakearen eta elkarbizitzaren ikuspegitik suposatzen zuenaren haraindian, Europaren eraikuntzak Euskadiren eraikuntza nazionala testuinguru moderno, ireki eta solidario batean gauzatzea ahalbidetuko zuten oinarriak ezartzea esan nahi zuen.

Horrela, Europa balio estrategiko handiko aukera bilakatzen zen, eta da, euskal nazionalismoarentzat. Europaren alde lan egitea Euskadi libre eta autogobernatu bat ehuntzea zen, eta da. Europaren aldeko apustua egitea, kontuan izanik geurea bezalako nazio txiki batek estatu klasikoez gain beste espazio soziopolitikoak sortzeko beharra duela, munduan leku bat bilatzea da. Egun, Parisko Itunetik, Erromakotik eta Maastrichekotik urte asko iragan direnean, EBn ditugun arazoak mugen haraindian daude. Arazoek, diagnosi konpartituek eta irtenbideek halabeharrez mugaz gaindikoa den izaera dute jadanik. Gaur egun, globalizazio gisa ezagutzen dugun horrek prozesu aldakorretan murgiltzen gaitu batzuetan, eta prozesu horietan ez da ezer mantentzen bere horretan. Eta prozesu hori orain hasiberria ez bada ere, egia da azken urte hauetan biziki suspertzen ari dela.

Pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin horrelako zerbait gertatzen dela uste dut. Ez zaigu ezezaguna orain dela urte asko Espainiako estatua Europar Batasuneko kide izatea. Horrek guztiak eragina du gugan, handia. Europar sentitzearen kontzeptuak aldatu egingo dira, nortasunak ezkutatu, gizarteen konplexutasuna areagotu egingo da, mestizajeak zabaldu egingo du aniztasuna, eta soziologoek eskenatoki berri eta ezezagunen inguruan hausnartuko dute. Lehen esan dut pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin ere antzeko zerbait gertatuko dela, eta nortasunen ezkutaketak inolako ezeztatzerik suposatzen ez duen bezala, eta nik, pertsonalki, euskaldun izaten jarraituko dudan arren, etengabe aldatzen ari den Europa honetan, Europaren hazkundeak, tipula baten geruza kontzentrikoen metaketa edo alboratze gisako prozesu gisa, beste sentimendu batzuk gainjarriko dizkie nire egungo pertenentzia sentimenduei.

Horrela zioen Koldo Mitxelenak: “Niri behintzat ezinezkoa egiten zait Europari buruzko zalantzak izatea, nire erroak bertan baitaude Nahi izan ala ez izan, kultur europarra, gure osagaietatik nahiz kanpokoetatik abiatuta oratua, guztiona da, ez nirea bakarrik. Gure berezitasuna europartasunaren gorputzari usain eta kolore berezi bat ematen dion epidermis fina besterik ez da”.

Amaituko dut hasi naizen bezala, Iñigo Urkullu Lehendakariak esandakoarekin Erromako Hitzarmenaren 60 urteurrena zela eta “…hiritarrei politikan eta instituzioetan konfidatza itzuliko dion Europa bat reibindikatzen dut…partehartzea eta burujabetza eta subironatasun partekatuen garaia dugu, bere aniztasun aberasgarrian osatzen den Europa integratu bat erribindikatzen dut”

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Maiatzak 9, Europaren Eguna»

  1. triste nago . euskadik ez du merezi halako pertsonarik (Urkullu) hain maila eskaseko estatubururik .

    Victor Tarredellas . Pdc ( Ex- convergencia y unió )

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *