Azala / Portada » Agur eta Ohore, Pako

Aberriberrikideon bihotzean, egun haundirarte!

Pako; hileta kanpaiak entzun
ditut gaur arratsaldean,
zotin itoa, samin etsia
nabaritzen da airean.
Hainbeste fede zenion Jauna
hasi zen zure galdean
eta aurretik joan zirenak
pozez txoratzen daude han…
lauburu_beltza
(Xabier Euzkitze-ren
bertso zirraragarriak)
Eredu ederra emanik bizi
emankor bezain xumean,
azken arnasa eman zenuen
Euskararen Egunean,
baina arnas hori bizi-taupada
da gure oroimenean,
zu maite izan zintugun denon
bihotzaren barrenean.

Garmendiatar Pako maitea, hainbeste bultzatu zenuen euskararen egunean utzi gaituzu ustekabean. Pentsamendu eta ekintzan maisu, bitarteko zehatz baina helburu nahasturiko garai hauetan, zinen paregabeko bidelagun.

Erantzunen bila genbiltzanoi erakutsi zenigun galderak egokiak ziren aztertzen. Zertatik bizi, zertarako bizi, nola elkarrekin bizi. Zure etxeko ateak beti zabal erronka oro gainditzeko.

Zertatik galdetzean ulertu genuen euskal senean ez dela etxea guretzako, baizik gu etxerako. Zertarako planteiatzean ikasi genuen zoriontasuna lortzen dela besteena asebetez. Nola elkarbizi itauntzean barneratu genuen erantzunkizuna dela askatasun eta berdintasunaren aurrekari.

Herrigintzan pertsona jantzi ugari izan ditugu, baina gutxik izan dute horretaz gain belaunaldi ezberdinetako zubi izateko gaitasuna. Etengabeko ikasketan murgilduta, landu zenituen gure etxe, auzo, erakunde eta hizkuntzaren harribitxiak, maitasunez berreskuratu zenituen euskal herrigintzaren urruneko sustrai sendoak. Besteei emana, gazte zinelarik jaso zenituen lehen lehendakariaren bidelagun izandakoen ondarea, eta hainbat belaunalditan erein duzu altxor horren kate-begi izatearen nahia.

Izan zara langile sutsua, ideal demokratikoa gauzatzeko oztoporik nagusienari, iruzurrari, aurre egin dion eusko gudari nekaezina. Herri txiki honek bizirauteko tresna nagusi behar duen bikaintasunaren testigantza.

Hitzak baino areago ekintzak izan bitez gorazarre handienak. Betirako adiorik ez Pako, utzitakoa gugan bizi da eta. Eredu zaitugu, bidean tinko darraigu, Burujabetza Goiburu.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

5 comentarios en «Agur eta Ohore, Pako»

  1. Goian bego. Pena da gende hain baliotsua hil dadila eta hainbeste zital gera daitezela.
    Egiazki Jaunaren bideak ulertezinak dira , baina lehenago edo beranduago guztiak pasatu behar izango dugu bide hori .Heriotza oso demokratikoa da.

  2. Pako ez nuen gehiegi ezagutu,bere lanak ordea irakurri,irakurri ditut.
    Gizatasunez eta jakinduriz beteak.Eskerrikasko ta goian zaudenez, bisitaxo bat egingo dizut liztorrekin batera.

  3. Pako maitia,
    Ez dakit zer edo nola erran. Oraino arrituta nago … goizegi artu duzu azken bidaia …
    Maite zaitugu …
    Agur eta ohore lagun ona …

  4. Eterna gratitud a quien hace muchos años ya ,nos abrió el camino al análisis , y a la dialéctica . Nos reencontraremos algún día .

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *