Azala / Portada » Etxea eta Sua

Joxan Rekondo Pyrenaeus-eko talaian

etxeko_sua1. Azpeitian egin ohi diren Aho bizarrik gabe’ solasaldien barruan, Jon Sarasua aritu zen joandako astean. Gogoeta kritikoez pilatutako azalpena egin bazuen ere, ideia joriez ederki indartu zuen esaten ari zena. Ikusmira luzeko gogapenak izan ziren, guztiak interes haundikoak. Batik bat, euskaltasunak etorkizunean gainditu beharko dituen erronkei aurre egiteko oso baliagarriak izan dakizkigukeenak.

Geroak esan ez zezan (euskal) herri bat izan zela, “hats emaiogun hon(e)tan iraun dezan”, idatzi  zuen Orixek, ‘Euskaldunak’ poema mardulean. Guretako askok bezala, ‘ilunaldian’ murgilduta ikusten gaitu Sarasuak. Bere esanetatik, larriune itzal honetatik ateratzeko, arnasaldi berria mamitu beharrean garela ondoriozta daiteke.

Etxea eta Sua egokitzen ditu Sarasuak egin beharrekoaren metafora gisa. Etxea, erkidegoaren egitura politiko-instituzionala litzateke. Sua, berriz, herriaren ‘jarraidura kulturala’. Badira gure artean, ondoko estatuen aitorpenik gabe, gure burua antolatu ezinik bizi garela uste dutenak. Sua pizturik mantentzeko aukera bakarra, Etxea berreraiki ondoren sortuko dela diotenak. Gatazka politikoaren nagusitza argudiatzen dutenak. Hauentzat, Etxe propioa altxatzea hil ala biziko kontua da; daukagun botere politikoarekin ezin izango baitugu herri bezala biziraun. Jon Sarasua, ordea, historiaren lekukotasunari atxikitzen zaio. “Euskaldunok gehienetan etxegabe, besteren etxeetan… [eta] hori horrela izanda ere, gure kulturaren Sua euskaltasun hau, euskal izaera hau, transmititzea lortu dugu”. Guztiz ados.

2. Aginte publikoa beharrezkoa da, bai. Baina, aginte esparruetatik erabat bazterturik egon izan garenean ere, ttiki eta pobreak izanik ere, orain arte bizirik irautea lortu dugu. Iragan hurbilenean egin dugunarekin gogoratu besterik ez dago. Diktadurapean, lana sortzeko gauza izan ginen, ikastolak antolatu genituen, kulturaren pizkunde indartsua bultzatu genuen. Auzolanean, ekimen herritarren bitartez egin genuen hori guztia. Elkarlana eta lehiakortasunerako sare eraginkorrak sortzeko gauza izan ginen, gero gizartearen jokamolde bezala finkatu izan direnak. Ohitura arau bihurturik, lana, jabetza, elkarrekikotasuna, ekintzailetza, belaun berriekiko erantzukizuna eta transmisioa, … lehenesteagatik ezagutu gaituzte han eta hemen. Erresilienteak izan gara. Une gogor eta larrienetan apurtu gabe geureari eusteko gaitasuna azaldu dugu, auzo, herri eta lurralde mailako elkarpen esparruetara bildurik.

Hala ere, kontrako tendentzia ere aski ezaguna dugu. Boterea, Administrazioa, diru publikoa, burokrazia,… hauetik guztietatik unerik txarrenetan amestutakoa baino gehiago edukita ere, herria eta gizartea adoregabeturik ikustera iritsi gara.

Garai hauetan, estatua eta independentzia dira gure artean aipabide haundiena dituzten eskakizunak. Subjektu politikoa garela, erabakimena legokigukeela eta, gure eskuko erabaki politikoaren bidez, hautatutako estatusa lor dezakegula. Ezbaian jarri ezin den baieztapenaren aurrean, onartzea besterik ez dagokigu. Baina, gure herri izaera egitura politikoarekin bakarrik berdinkatu eta bere mende jartzen badugu, egitura honek paira dezakeen edonolako galera, higatze edo atzera-egiteak, halaber identitatearen krisi batean amilduko liguke. Alderantziz, ba al dago herri izatasunaren baratza ongarritzeko herria bera -gizarte antolatua bezala- baino hazi hobeago eta trinkoagorik?   Sarasuak esan bezala, azken ezaugarri honek eman dio indarra gure herriari izaera galdu gabe gaurdaino eusteko.

3. Senaren krisiarekin batera, beste zenbait krisi ere lehertu zaizkigu esparru ezberdinetan. Ekonomikoa, politikoa, soziala,… Krisi anitzari aurre egiteko gaitasunaren bila, sen galdu hori berreskuratzeko ahaleginetan ari beharko ginateke. Euskal gizakideoi ongi etorriko litzaiguke tokikotasuna, elkartasuna eta iraunkortasuna bezalako ideia ezagun haiek berriro gureganatzea. Edo egokia litzateke behintzat eztabaida puntu horretantxe kokatzea.  Hau da, egun balia al ditzakegu garai batean mesedegarri izan zitzaizkigun gizarte-sareak, jokamolde ekintzaile eta kooperatiboak eta lekuko erakundeak, elkarrekin bat, ideia horietan oinarritutako etorkizun berria antolatzeko?

Gizartearen oinarrian diren barruti txikienei ez zaie, salbuespenak salbuespen, jaramon gehiegirik egiten diskurtso ofizialetan. Gauza eta idea makroak (makropolitikoak, gehien bat) nabarmenagoak dira beraietan. Baina, gizartea eta gizakion lehia berebizikoenak (bizitza, elkarbizitza eta lana) etxea, auzoa eta lantegiaren inguruan garatzen (borrokatzen) ditugu. Garai bateko sutondoetan nagusi ziren baloreak -etxea, auzotasuna, langiletasuna, tronkaltasuna (jarraidura)…-, egunera ekartzea badaude.  Horiek gizarte (eta herri) antolaketaren erdigune bihurtuz gero, egunerokoari senez aurre egiteko eusgarri egokiak izan daitezke.

Etxeetako sendotasuna, auzo sarearen aberastasuna eta lanaren finkotasuna, dira garai honetako apustu garrantzizkoenak. Giza-bizitza eta elkar-bizitza duinaren adierazgarririk behinenak dira, gainera. Gu etxerako, auzorako, elkar-lanerako izatean datza gakoa. “Iñork emotekoari edo egindakoari begira dagona iñoren mende dago, naiz erri edo gizon soil, Arizmendiarrieta zenaren oharpena arduraz eta gogoan hartuta. Gure buruaren jabe izateko, besteren egitekoen menpe egonik gabe.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

8 comentarios en «Etxea eta Sua»

  1. Artikulu polita. Pozten nau ikustea Sarasuak ez duela estatismoaren fetitxea gurtzen eta jakin badakiela iragana irakurtzen. Etxea eta suaren arteko metafora horretarako bitarteko ona gertatzen da.

    Zoritxarrez gure auzo eta herriak azken urteotako gatazkaren gora-beheretaz kutsatua egonda ondorio larriak jasan dituzte eta zaila gertatzen da garai bateko autoeraketaren sua bertan piztea. Ezker abertzaleak bere txingurri-militanteak hedatu ditu nonnahitik nonnahiara eta herritik datozen ekimen oro zapuzten ala bere alde bideratzen saiatzen da.

    Zoritxarrez lehen lehenik dugun etxea garbitu behar da, bere haizea kirastua baitago. Baina egoera honek ez gaitu ekintzatik urrundu behar.

  2. Nire aitaren etxea defendatuko dut!!! Aita edo ama, bat eginik, doike!!!
    JELen

  3. Gustura irakurtzen den artikulu, Sarasuaren gogoeten nondik norakoa ulertzeko oso baliagarria.

    Jonek euskararen inguruko egindako adierazpen hauek ere interesgarriak jotzen ditut euskaltzaleen arteko elkarlana nola lortu nahi deunontzat:

    «Bakoitzak bere aldetik ikusten du, eta adibidez ezker abertzaleari gustukoago izan zaio ze hutsa dagoen esatea, ze gaizki egin diren gauzak, zenbat falta den eta hau ez dela bidea, —bere estrategia instituzio publikoak deslegitimatzea izan baita aro osoan—. orain komeriak, erakunde publikoetan sartu eta norberak egiten duena justifikatu behar denean. Aldi berean, instituzio publikoen aldeko hautua egin duen nazionalismo klasikoari eta beste indarrei dagokie, nonbait, egin den guztia azpimarratzea, egindako apustuak legitimatzea, eta abar. hiztun komunitatearen begiratu beregainago batetik, uste dut apustu politikoen justifikazioek baldintzaten ez duten analisi konplexuagoa egin litekeela.

    Aldarte moduan, demagun hautatzen dugula egindakoaren pozean oinarritzea eta harrotasun horretatik saiatzea energia sortzen, datorkigunari aurre egiteko. Baina beti ere desafioaren loditasun horri beherapenik egin gabe. ez du uste aukera bakarra denik, baina ez da aldarte-hauturik txarrena. estrategiak sortzeko, batez ere, estrategia organikoak sortzeko.»

  4. Siempre cunde más y es mucho más nacionalista pactar con el bipartidismo español para todo lo que se mueva.

    Pero claro eso es hacer nación.

  5. Porfa nos explique entonces, porque Vd le dio el voto a Diputado General con toda la Ea de entonces al Sr Olano, si defendia, el pacto de Lizarra, el proceso de paz, la salida de Otegi de la carcel inmediatamente, el porceso y las coversaciones de Elgoibar y de Loyola, y ahora El Sr olano va a la katea de GURE ESKU DAGO.Le escuchare complecientemente.Ah se me olvidaba y el sr olano vota con BILDU, por el deretxo de autodeterminación, creo yo que el Sr Olano no ha cambiado y que es coherente, en lo que decia y en lo que hace.

    Gracias de antemano y un saludo

  6. Berriro diot. Ez dakit zerengatik ez duzuen euskeraz egiten euskeraz irikitako harian.

    Neure aurrekoari esan nahi nioke Gure Eskuri buruzko debatea beste sarrera baten azpian egiten ari dela.

    Bat nator erabat Sarasua jaunarekin. Gazte-gaztetik Eskolarteko txapelketetara, bere anaiarekin, aurkezten zenetik jarraitzen diot. Orduan Xabier Euskitze azkoitiarra eta eta gero Nafarroan jarduna den bertsolari batekin (Arruabarrena, uste dut) aritu zen, gero mostradu duen fintasun bera adieraziz.

    Orain, egiten dituen gogoetek eta azaltzen duen ausardi intelektuala ikusita, Xabier Lete zena ekartzen didate gogora.

    halako intelektualak behar ditugu herrian, eta intelektual funtzionario gutxiago.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *