Azala / Portada » Psikoanalista kontuak

Martín Agirrezabal

Maitasun eta gorrotoaren arteko muga fina da eta hori dela eta, maiz gainditzen dugu. Politikan ere ohikoak zaizkigu aldaketa hauek (EEren bilakaera, adibidez). Halaber, horrelakoak ere pairatu ditu geure ENAM maiteak: hainbestetan gorrotorako zerabilen Espainako bandera eskegi eta omendu zuen orain dela hilabete Donostiako udaletxean. Inon gertatu ez dena gertatu zen bertako balkoian: Espainako bandera bakarra egon beharrean («legala»), bi aireratu zituen Bilduko alkatetzak (legala eta II. errepublikakoa), marka guztiak hautsiz!

Egian esan jeltzale bati ez litzaioke horrelakorik okurrituko. ENAMek hainbestetan iraindu duen Iñaki Azkunari «piperpotoa» derrigorrez eskegiteko agindu zion EAEko Gorenak (Atarrabiako Bilduko alkateari bezala), baina Izagirrek, aldiz, harro aireratu zuen trikoloreduna. Harritzekoa zergatik «Euskal herria BAI» mugimenduak ez zuen manifarik antolatu udaletxearen aurrean.

Dena den, hau ez da lehen aldia ENAM-ek kaleak «rojigualda»z betetzen dituela. EAJ-EA koalizioari iraintzeko «espainolak» Segiko gazteek euren ikurrak espainiako banderaz margotu zituzten. Lizartzan Bilduk kendutako «piperpotoa» berriro ere igo zuen aurreko uztailan. Akorduan ere badaukat «Euskal Herria ez dago salgai» kanpaina hartan nola karrika guztiak Espainako bandereetaz blai egoten ziren, Santo Tomas egunean, Donostiako Alde Zaharreko kantoietan horia eta gorria zirela nagusi, Franco Euzkadira etortzen zen gisara. Piperpotoak kaleetan eskegitea; hau bai abertzaletasun eredugarria!

Beraz, batenbatek explikatu beharko dit ENAMi nondik datorkion Espainako banderarekin daukan obsesioa. Baliteke, Guda Zibilatik etortzea, ANVk Espainako bandera aise aireratzen baitzuen gudari eta milizianoei egiten zitzaizkien omenaldietan. Edota agian karlisten oinordekotzat jotzen dute euren burua. Alternatibaren eragina, kasu? Nola liteke Euskal Herrian dauzkagun abertzale «puruenak» Espainako banderarekiko duen afizioa. Ez al da psikoanalistarengana jo beharreko asuntoa hori eta gorrizale hauen afizioa?

Eskerrak hainbat udaletxetan Juan Carlos de Borbón-en erretratua kendu duten, agian laster Don Juanen irudia jarriko digute eta…

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

11 comentarios en «Psikoanalista kontuak»

  1. Benetan lotsagorritzekoa ezker radikalaren portaera Donostiako udaletxean banderen arazoan. Urteak pasa dira beste partido politikoetako kargu publikoak atakatuak izan direla «ikurriña bai, española ez» lemapean garraisika eta batzutan harrika zebiltzan ezker akolitoengatik.

    Eta ikusi nondik ez bakarra bi bandera español baizik eskegi ditu ezker radikaleko Juan Carlosek harro harro. Halaere guzti hau inkoherentzi axalekoa da, ezker radikalakoak españolak kontsideratzen baitira, baina ezkerreko españolak eta horregatik Espainiako errepublikaren ondare iraultzailearen oinordeko kontsideratzen dituzte beren buruak. Horrelako keinu sinbolikoetan ikusten da ezker radikala ez dela mugimendu abertzalea, iraultzailea baizik, gure problematika nazionalaz erabilera iruzurtia egiten duena.

    Baina noski tipo hauek españolismoaren zama areagotu egin dute arindu baino, erakutsi dituzte bere barrena españolak eta balkoiean eskegi. Eskerrik asko Martin horrela bidegabekeria salatzeagatik.

  2. Ezker radikalaren asuntoa ene ustez, ez da ulertu era egoki batean, eta hau horrela izan da hainbat urtean zehar.
    Gogoratzen dut, urte batzuk baditut, Bilboko jaietan zein istilu sortzen zituen ezker radikalak gure hirian, banderaren presentzia zela eta.
    Baino, horra hor, Donostiako Alkatea, española jartzen (bi aldiz, artikuluegileak dion moduan). Noski honen aurrean ez da kale borrokarik egongo.
    Banderaren asunto oso ongi isladatzen dut Euskal Herriko Ezker radikalaren egitasmo politikoa. Beraien metodoa, EAJ salatzea izan da españolista moduan historikoki, baino EAJren botere instituzionala nahi zuten, orain agerian geratu den moduan.

    Batzuk hau mantentzen genuen 80ko hamarkadan eta martzianoak izango ginen bezala tratatzen gintuzten. Ni neu, lekuko, nere kuadrillako lagun batek ezker radikalako lagun bati esandakoa orduan: «zuek boterean egongo bazinate, bandera hori ipiniko zenukete inungo arazorik».

    Horra hor.

  3. Izagirrerenak, finean, MLNVren atzean dagoen benetako nahikeria eta xedea jartzen du erakutsian. Nork esan du MLNVk Euskal nazioa duela aldezten? MLNVk askoz bereago du Espaina extrainstuzioala euskal nazioa baino. Ondo dio artikulugieak, Espainola ez den euskaldun batek ez luke zekulan legeak inposatutakoa, alegia, Espainiako bandera jarri beharra, are superatuko ere. Izagirre jaunarekin marka guztiak dira hautsi; Espainako badera bakarrarekin nahikotxo ez eta estrainekoz bi, bigarrena bere berariaz.

    Eta, Izagirre jaunaren inguran zertxobait esate aldera, zera esan: ez gaitezen engainatu tipo honekin, MLNVren txorimaloa baitugu, Ibazetaren morrontzape hutsean dihardu eta. Baina, halere, txorimalo malo, maloa, ezen sartu zirenean plenoak eta harremanak euskara hutsean egingo zituztelako asmoa azaldu ziguten arren-aurrena; ikusiko dugu gerora Izagirreren euskara trakets eta ezin kaskarragoa, tabernako jatorkeriez mozorroturik baina, edozienetara, euskara ezer gutxi erabili eta landu duela baino ez du erakutsi. Jator itxurapean, baina Igeldoko señorito erdarazalea dugu finean gure Izagirre saiatua.

  4. JELen agur

    ¡Vaya documento gráfico!.
    La bandera española republicana izada por el alcalde de Bildu.
    Y me imagino que no quitarían la de arriba.
    Nunca antes el ayuntamiento de Donosti ha albergado tanta simbología hispana.
    Felicidades Bildu!

    Ya sólo queda pactar con el resto de la izquierda española en política los grandes temas de vuestra nación.

  5. Gracias por el artículo, Martin. Debemos de ser muy insistentes en este tema, por que la copla de «ikurriña bai, española ez» acompañaba el ataque contra los cargos nacionalistas. La izquierda radical casi mataba por este tema. Pero ahora toca tragar y en el colmo de la demagogia encima Juan Carlos Izagirre iza la bandera republicana española pensando que la gente se va a morir de la emoción telúrica. Para un nacionalista vasco, la república española es un ente muerto y tan español como la monarquía española, que eso quede claro. Cuando estos tíos de la izquierda radical quieran ponerse medallas a costa de eso hay que llamarles como se merecen, españoles.

  6. Espainola euskara bazterrean uzten duen Bilboko alkatea da. Espainola ondorengoei euskararik irakasten ez zien Leizaola zen. Espainola Pepsi-PNV da. Espainolak zuek zarete, espainolez irakurtzen eta idazten duzue, espainolez bizi zarete. Ipar Euskal Herria etengabe mespretxatzen duzue.

    Eta Garak ere halaxe egiten du, bai, badakit baten batek hori esango didala eta. Baina Pepsi-PNVrena are larriagoa eta lotsagarriagoa da.

  7. Bilboko alkateak ez du euskara bazterrean uzten. Eta Leizaolak herbeste gorria jaso behar izan zuen, bere emaztea eroturik, bere seme-alabak han nondik, bera nazien alemanian errefuxiaturik bizi zen bitartean. Ezker radikaleko hauen kopeta beraiek bizi ez dituzten egoerak juzkatzeko. Eta ikastolen mugimendua jeltzale jendeak eraiki zuen frankismoaren barruan, ETA eta bere akolitoak sortu baino askosaz lehenago.

    Españolez bizi da Ignacio de Juana, españolez Argala, españolez Alfonso Sastre eta Eva Forest eta beste hainbat ezker radikaleko intelektual burukideak. Eta GARA noski zuen komunikabide nagusia espainolez dihardu. Zuk bai españolez pentsatzen duzula, ez baituzu euskal nortasunaren gizatasun izpirik eta ez baitakizu euskaraz idatzi den artikulu horren argudioei erantzunik ematen, irainak eta potakarra baizik ez baituzu ekartzen, zure tribu politikoaren adierazgarria.

  8. Ez ahaztu, Axenxio, David Plá erderaz bozemailea, Iruñean ez omen daude euskaltegirik.

  9. Beste bat-i. Espainola euskarari mezprezua egiten diona da eta, hein horretan, gure Izagirreren antzerkia izugarria da…Hori alkate mailako euskara bada…Izagirre bezalakoei galdetuz gero (euskaraz ba al dakizu?), beroiek zera erantzun behar, «beno moldatzen naiz, baina suguru eta ondo, egia esan, erderara jo behar…».
    Gure Izagirre jaunak horrela beharko luke, baina, berau, lotsagaldua, lotsa apur txikinik ere aspaldiskoan galdua, zera esan bertigo batere gabe: Udalak euskara izango du hizkuntza bakarra…gixajoa gure Igeldoko señorito bizizalea!…

  10. Ondo diozu, beste bat, Cocacola ezin autentikoena ere ikusten dugu zertan geratzen den: GARA den bere parroki prentsan argi askoan baitakusagu. Ez engainatu, «BESTE BAT», MLNV euskarari dagokionez, zeratan baino ez da ezberdintzen nazionalismoaren aldean: Berorren inguruan duten diskutsoaren sutsutasuna…baina, kontuz gero, zer, aitontikotasun adeztu delakoa hutsaren hurrenean geratzen bada gerora praxian, kontraesana ere beste halakoa…Horratx, Geymek dioen antzo, GARAren adibidea…Zer dute berau, Parrokiako DAIARIO VASCO?

  11. Beste bat, barkatuko didazu baina guztiz oker zaude. Hegoalden Iparralde folklore besterik ez da, zoritxarrez. Alderantziz ere pasatzen da. Halere, blog honetan Iparralderi buruz idatzi dugu, beraz axola zaigu zer gertatzen den Bidasoaren bestealdean. Beste kontu bat da zenbaiteraino ulertzen dugun bertako egoera. Nik, behintzat, ez naiz aditua, hortaz, ezin dut gauza handirik esan.

    Dena den,jeltzale batzuk ez dugu Iparraldeko egoera politikoa Hegoaldeko ikuspuntuarekin aztertzen eta ezinbestekoa jotzen dugu euskara berreskuratzea. Beste batzuk, «gatazka» konpontzeari ematen diote lehentasuna. Baliteke lehentasun kontuak izatea.

    Hala eta guztiz ere, mesprexuaz mintza gaitezen. Zer iruditzen zaizu euskara eta euskal kulturaren aldeko ekintza guztiak politizatzea? Onik egiten al dio hemengo kulturari? Argi nazazu, arren.

    Erantzunaren zai nauzu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *