Azala / Portada » Non gogoan han zangoa (Zorionak Izaskun Bilbao)

Non gogoan han zangoa (Zorionak Izaskun Bilbao)

Jon Inchaurraga

Esaera zaharrak “non gogoa, han zangoa” esaten du. Aspalditik, geure burukideek Europa Batasuna-rekin amestu zuten. Aguirre Lehendakariak, aurten bere heriotzaren 50 urte bete direnean, Europa sozialaren aldeko apustu sendoa egin zuen. Lendakariak Europarik gabeko Euzkadirik ez dagoela eraikitzerik esan ohi zuen. Landaburu ere oso europazale amorratua izan zen. “La causa del Pueblo vasco” liburuan “Herrietateko Europa” babesten zuen. Honen harira, EAJ-k Europa Batasuna eraikitzeko lanetan parte hartu zuen eta 1932-ko Aberri Eguna “Euzkadi- Europa” leloarekin ospatu zuen. Geure burukideek jaiotzean zegoen Europan kokatu zuten “gogoa”. Gaur egun, EAJ-k badu bere ordezkaritza Bruselasen. Izaskun Bilbaok hartu du eserlekua euskaldunon babesean. Bere lana ixil-ixilik egiten du, Europa urrun baitago. Hori dela eta, berak ipinitako “zangoa” ez du oihartzun handirik izan.

Bilbao andereak Parlamentuko bisitagunean kokatu egin du euskera. Bermiotarrak, Europako legebiltzarkide gisa, “parlamentarioen harresian” bideo bat grabatu behar izan du. Bideo honetan ama hizkuntza erabili behar izan du, euskara alegia. Hala ere, erronka ez da erraza izan. ALEA-ko taldekideek ez diote trabarik ipini euskara erabiltzeko. Parlamentuak bai, ordea. Euskara ez dela “Batasuneko hizkuntz ofiziala” gogorarazi diote. Alabaina, arauek ama hizkuntza erabili behar zela oso klaru zehazten zutenez, Azkenean, Izaskun Bilbaok euskara erabili egin du bideoan. Era berean, eusko parlamentariak ikurriña ere eskegi du bideoan. Geure bi ikur esanguratsuenak Europara zabalik. Mezua Unai eta Noeliak sortutako “herri bat, ahots bat” lelotik oinarrituta dago. Bilbaok bere blogean argitzen duenez: bideo hau 400. 000 pertsonak ikusiko dute.

Euzko abertzaleok eta euskaltzaleok zorionak besterik ezin diogu eman. Hemendik aurrera, Bruselasetik pasatuko diren bisitari askok beraien buruei galdetuko die ea nongoa den hain hizkuntza arraro erabiltzen duen “Bilbao hori”. Era berean, bideak oso luzeak direla gogorazteko unea da. Aguirrek eta ezingo zuten imajinatu euskara Europako parlamentuan egongo zela. Ezta euskara hutsez telebista eta kate irratirik egongo zela ere. Aldi berean, lanak aldarriak baino fruitu goxoak ematen dituela ere ohartzeko garaia da. Hainbestetan “ze euskaldun diren” ozen gogoratzen dutenek ez dute euskara bertan ipini. Batzuetan ez, askotan bai, baina “non gogoa han zangoa” errealitatea bihurtu daiteke. Zorionak Izaskun Bilbao! Zorionak Xabier Landaburu! Zorionak Aguirre Lendakari jauna! Eta zorionak denoi!

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

Un comentario en «Non gogoan han zangoa (Zorionak Izaskun Bilbao)»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *