Aberriberri bloga

Marrazoen azken ezustekoa?

Ion Gaztañaga

Atzoko egunean EAJk espainiako kongresuan egindako estrategiari esker, Zapaterok bultzatu nahi duen “Florentino enmendakinak” atzerapena pairatu zuen. Enmendakin honekin, sozietateek bere akziodunentzat botuetan mugak jartzeko aukera desagertu egingo da eta agerian da gai honetan interes handiena duena Florentino Perez ACS-ko presidentea dela. ACS-k zuzenean edo zeharka, Iberdrolaren %12a kontralatzen du adreiluaren garai gozoenetan sekulako mailegua eskatu eta gero Iberdrolaren akzio portzentai handiak erosi ondoren. EAJren operazioak atzo eztabaidatu behar zen enmendakina aste santu ondorengo plenora atzeratzea lortu du, asko landutako estrategia baten bidez. Enmendakina eztabaidatzerako orduan ere CiUrekin adostu dituen aldaketak ere beste urte bateko atzerapena ekar dezakete mahai-jokora. Baina partida hau ez da amaitu.

Gauza da Iberdrolak edozein akziodunentzat erabakiak hartzeko botuen %10ko muga duela jarrita eta horrek ACSri mugatzen diola Iberdrolaren kontrola. Gainera ACSk interesak editu Iberdrolaren konpetentzian (Unión Fenosa Gas Naturali saldu ondoren 1160 M€ bideratu ditu energia-negoziotara) eta ACSk kontseiluan sartzeko eskubidea duen arren, akziodunek kontseilutik bota dezakete konpetentzian interesak dituela erabakitzen badute. Korapilo lodi eta askaezina?

Ez gaitezen engainatu, ACSren arazorik larriena zorrak dira. Adreiluaren burbuilan eskaturiko mailegua ordaintzeko arazoak ditu, itolarrian dabil eta Iberdrolaren %12ak ematen dion irabazi kopurua ez da nahikoa. Iberdrolaren kontrola behar du, honen harribitxiak saldu eta kaxa egiteko, orain arte finantza-emaitzen dibidenduak dituelako eskuartea (111 milioi euro 2008an) baina hori ez delako nahikoa. Kontuan izan Iberdrolaren akzioak 9,1-9,2 eurotan erosi zituela eta orain 6,7 euro inguruan dabilela (1500 M€ko galera), eta honek Iberdrolaren %20 kontrolatzeko intentzioak zapuzten dituela (are gehiago krediturako bankuek dituzten zailtasunak ikusita) kontuak kontsolidatu eta kontseiluan sartzeko. Aukera bakarra legea aldatu, kontrola hartu eta ondoren Iberdrolako partaidetza EDF edo bestelako erraldoiren bati saltzea edo Iberdrola zatitzea litzateke salmentekin ACSren zuloa estaltzeko. Santander, BBVA eta Caja Madrid banketxeek ACSri eskainitako zorraren bernegoziaketak 2011 urterarte atzeratu dute maileguaren ordainketa, epea amaitzear dago eta hortxe agian presaren arrazoiak.

Ez dugu ahaztu behar La Caixak istorio honetan duen garrantzia, eta Repsolen duen %12,7ko partaidetza (eta honek Petronor-en duen akzioen gehiengoa). La Caixak Repsoletik hanka egiteko intentzioa du, eta eta operazio honetan beste adreilu-makinak, Sacyr-ek, Repsolen duen %20aren kontrola dago tartean. Repsol-ek Gas Natural kontrolatzen duelako eta Repsoleko kontrola beste batek hartzen badu, Gas Nauturalean Caixak eta Repsolek duen akordioa hankaz gora bota dezakeelako. Sacyr-ek, ACS-ren antzera, akzio ugari ditu Repsolen, baina botu-sistemagatik bere eskubideak %10ra ditu mugatuta. La Caixak CiUrengan jarri dituen presioak, eta Zapaterok Florentinorekin (eta Sacyr-eko De Riverorekin) adostutako baldintzak, izan dira enmendakin hau aurrera eramatea ahalbidetzen dutenak. CiUk asuntu honetan izandako jarrera ere, ikuspegi abertzale batetik, serio jartzeko modukoak dira.

Bestalde egia da akzio eta botuen proportzioa logikoa dela enpresa batean eta Alemania, Italia eta Estatu Batuetan botu mugak kentzearen jarrera agertu da. Hala ere, PSOEren aitzakia honek bere kontraesana du Frantzia, Danimarka, Suitza, Finlandia, Belgika, Suezia etabarretak legeetan. Florentino Perezek duen abilezia, Zapatero bere taldearen lehen iritziaren kontra eraman eta PP Aznarren laguntza lortuz presionatzekoez da gauerdiko ahuntzaren eztula.

Denbora apur baina baliotsu bat irabazi zuen atzo EAJk Patxi Lopez Brasilen argazki bila dabilen bitartean. CiUrekin adostu omen duen enmendakinean gainera, legea gorteetan onartzen denetik urte batera aplikatuko dela ageri omen da. Honek 2011ko maiatzerarteko denbora emango dio Iberdrolari ACSren azken esfortzua hau blokatzeko baina ordurako zerbait asmatu beharko dute. BBK kutxak Iberdrolaren %7tik gora duena gutxiegi izango da Iberdolaren erabaki-zentrua Euskadin mantentzeko eta ez dirudi beste kutxa edo enpresek Iberdrolaren akzioen portzentai hori indartzeko gogo edo muskulurik dutenik. Itolarrian dabilen Iberdrola EAJk itsas-azalera eraman du denbora baterako baina marrazoek urte bete barru izango dute askarirako aukera inondik ikusten ez den txalupa agertzen ez bada.

Salir de la versión móvil