Aberriberri
ETAk atzo eginiko sarraski-saiakera eta gaurko bi hilketak gaitzestu nahi ditugu eta hildako eta zauritutakoen familiei gure elkartasuna luzatu nahi diegu. Honetaz gain ETAk, Noticias Taldeko egunkariek aurreratu dutenez, abertzaleok, hain zuzen ere, jomugan ipini ditu beste behin ere. Agiri honen aurrean, Aberriberriko partaideok abertzaletasunarekin daukagun konpromezua berretsi nahi dugu. Halaber, ETAren ekintza iraultzaile eta bortitzailea gaitzetsi nahi dugu eta bere behin betiko desagerpena eskatzen dugu. Azkenik, berriro ere, gure elkartasuna berretsi nahi dugu ETAren bultzada hotz eta anker sufritu duten guztiekin.
Hemen gaude, bai, gure ideiak hitzaren bidez defendatzen. Eta bihar ere, hemen jarraituko dugu tinko.
ETA KANPORA
GORA EUZKADI ASKATUTA!