Azala / Portada » Kontseilu politikoaren agurra

Ion Gaztañaga

Gaur izan dugu medioetan Ibarretxe lehendakariak egin duen azken gobernu-bileraren berri. Bilera horretako argazkietako bat hain zuzen Madrazo eta Azkarragarekin batera lehendakari berak osatutako Kontseilu Politikoaren agurra izan da. Besarkada luze eta adierazpen zintzoen bidez bizi dugu erreferentzia baten agurra. Eta erreferentzia izaki, agur honek badu azken urteotako bilakaera politikoaren islada sakona.

Lehenengoa, lehendakariak berak Kontseilu Politikoari gobernuaren agur bileran eman nahi dion garrantzia. Kontseilu Politikoa izan baita, lehendakariaren azken urteetako jokaeraren islada, bertan, EA eta EBko ordezkariekin batera dugulako Ibarretxe, lehendakari eta EAJko ordezkari bezala. Eta honek, zeharka bada ere, azken urteotan EAJk bizi izan duen Ibarretxeren lidergo indartsua eta burubiko gidaritzaren egoera alderantzizkatua ere isladatzen du. Esanahitsua da bertan EAJ alderdiko (estrictu senso) ordezkaririk ez egotea, lehendakaria alderdikerietatik at, hiritar guztien ordezkaria baita teorian. Eta Kontseiluaren izaera murriztuarengatik edo (3 pertsona), EAren kasuan ere, hauteskundeetan indar gehien duen sentsibilitatearen ordezkaritzaren arrastorik ere ez dugu Kontseilu Politikoan aurkituko.

Bigarrenik, Kontseilu Politikoaren kideek izan duten amaiera latza izan da. EA eta EBko ordezkarien kasuan emaitza kaxkarren ondorioz, parlamentuan ez dute ordezkaritza onik lortu, Kontseilu Politikoak eman beharreko ustezko protagonismoaren aztarnarik gabe. Lehendakariak aldiz, herritarren sostengu zabala lortu du, eta kontseilukideen hainbat jarratzaileen euskarria ere lortu du, baina hiruek ordezkatzen dituzten alderdien sostengua aurrekoetan baina ahulagoa izan da eta fronte espainiarrarena baina baxuagoa izanik, oposiziorako bidean jarri ditu.

Alderdikerietan mugilduz, eta hitz hauek zenbait alderdikeengan hasarrerik sor badezakete ere, Kontseilu Politikoa izan da nire ustez azken urteetako porrotik garrantzitsuena isladatu duen ernamuin politikoa. Alderdiaren eta lehendakariaren arteko distantzia isladatu duena, herritarrengandik urrun azaldu dena eta instituzioetatik kanpo planteatutako bake prozesu baten aurrean instituzioen beharra azpimarratzeko orduan, parlamentua ordezkatu nahirik sortutako ezohizko erantzuna.

Ulerkorrak dira Lehendakariak berak Kontseilu Politikoaren agurrean egin nahi izan duen homenaldi zintzoa, pertsona kontsekuente eta arduratsu baten adierazpen argia. Baina egia esan behar badut, aldaketa garai hauetan, etorkizunean euskal politikak ekarriko dizkigun galdera eta sorpresen zain gauden momentu honetan, nik ere egoki deritzot Kontseilu Politikoari agurra ematea. Kontseilu politikoa batez ere bere eginkizunetan sinbolikoa izanik (erabaki garrantzitsurik hartu al du azken legealdian?) azken urteetako tirabiren sintoma ere dela uste dut eta egiarekin jarraituz, ez dut uste  berpiztea beharrezkoa izango denik.

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

5 comentarios en «Kontseilu politikoaren agurra»

  1. Juan, oso gogorrak iruitzen zaizkit zure hitzak, eta gainera ez dezu esaten ze estratejia erabili behar duen alderdiak, bere proeiktua nola eta zeinekin ateratzeko aurrera, sozialistakin ote?

  2. Nire galdera da: Zertarako balio izan du kontseilu politikoak?

    Eta momentuz gehien konbentzitzen nauen erantzuna: Ezertarako ere ez.

  3. Artikulu egokia idatzi du Ionek. Lehendakariak, ustez, alderdi(ar)en egiturak saihesteko izan duen jarrera nabarmentzen duena. Hala izan dela uste dut eta emaitzak ez izan arren ekintza politikoa neurtzeko neurgailu bakarra, EA eta EBaren porrotak eta abertzaleak lehenengo aldiz Jaurlaritzatik ateratzeak ondo erakusten du Kontseilu Politikoaren emaitzak zeintzuk izan diren.

  4. Maiz Kontseilu Politiko izenekoaren argazkiak eta bilerak ikusi ditut baina ez dut inoiz emaitzik edao prposamen zehatzik nabaritu. Gertakarien joanak Kontseilu Politiko hau desegin du. Nire uztez, atzera begiradak ez digu ezer baliotsua emango. EAJren eta EAren arteko harremak finkatzeko eta elakarlan ateratzeko tresna berriak behar ditugu. Elkarrekin lan egiten dugun lekuetan eta erakundeetan -Gipukoako Diputazioa, NaBai- harremank sendotu eta mesfidantzak apurtu behar ditugu.
    Europarako hauteskundeetako zabaldutako bide dibergenteak urruntzen gaitu, zergatik ez erabili gobernuan egon diren kideen harremanak eta laialtasunak etorkizuneko estrategia konbinatua garatzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *