Azala / Portada » Cristina Garmendiari komeni zaiona

Ion Gaztañaga

Azken egunetan entzun izan ditugun adierazpenak entzunda, batek ez daki barre edo negar egin. Aido 2.0 ministro famatuaren aparteko maila gaindiezina zela pentsatzen genuenean, berrikuntza ministro den Cristina Garmendiak marka guztiak hausteko prest dagoela adierazi digu Deustuko La Comercial-ean izandako topaketan.

Aurreko asteetan ikerketarako eskumenen transferentziak eskatzea «iraganeko soluzioa» zela esan ondoren, oraingoan eskumen horiek erkidegoari «ez zaizkiola komeni» esan du. Gainera, horretarako «momentu egokia ez dela» adierazi du. Eskerrak Cristina bezalako emakume azkarrak ditugula Gobernuan, bestela beste 25 urte egon gintezke eta komeni ez zaizkigun hainbeste gauza eskatzen. Eta horietatik asko eskuratzeko hurrengo 25 urteetan momentu egokirik topatuko ez dugulakoan nago. Eskerrik asko, Cristina zure jakinduria apalarengatik.

Eskuzabala dela argi uzteko, gure ministro estimatuenak egoera hau betirako hala izango ez dela ere iradoki digu. Agian Patxi lagunak aurkituko dio momentu egokia, hautestontziek esaten dutenaren arabera. Gainera «zenbakien ñabardurak» ere garrantzitsuak omen dira, Espainia prestatzen ari den sistema harrigarritik kanpo hotz asko egiten omen duelako.

Badakigu politikariek beren posizioak defendatzeko ipuinzaleak direla, baina Aido eta Garmendia ministroen arteko lelokeria lehia honek ministroen berrikuntza eta zaharberritzearen atalean egundoko aurrerapausoa eman duela aitortu behar dugu. Garmendia azkarrak, sozialisten loreontzi kuttunak, jakin badaki zer komeni zaigun. Baina kezka bat argitu diezadala eskatuko nioke: Eskuratu ditugun eskumen guztietatik ba al dago berriro Estatura bueltatzea komeni zaigunik?

Agian nire irudimenaren kontua da, baina politikarien azken agerraldiek ez al dute ustezko ardurak dituzten profesionalen azalpenen baino bakarrizketa umoretsuen antza gehiagorik?

Berrikuntza eta umorea ezin bereizi daitezkeela argi dakusagu azkenaldi honetan. eta zorionez sozialistek paregabeko bikotea dute etorkizunari begira espainiako barreragileen tradizioaren lekukoa hartzeko. Lastima Tip eta Coll eta Faemino eta  Cansadoren bidearen ordez, Los Morancos-en bidea hartu izana. Beno,  izena Aidok  hautatzekotan, Las Miembras. Txalo bero bat!

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

2 comentarios en «Cristina Garmendiari komeni zaiona»

  1. Argi dago Cristinita Garmendiak espainiarren ohiko filosofiari atxekitzen diola. Horrek esan nahi du, eta Gaztañagak aipatu elkarrizketan garden dakusagu, kapaza dela «opariak» egiteko (halanola Euskadin Ikerketa Agentzia jartzeko, zenbait inbertsio bultzatzeko…) baina ez du nahi (sozialistek ez dute nahi, espainiarrek ez dute nahi) gure autonomiari Ikerketaren transferentzia ematea, nahiz eta hainbat laudatu egiten duten Estatutuan bertan agertu eta, beraz, betebeharreko legea izan. Sozialistak eta Garmendiak, hein horretan gutxi balo baitu tipa hau Donostiakoa izatea ala garai batean «abertzalea» izatea, ez daude Euskadiri Burujabetza apurrik ere ematearen alde. Kontuan izan dezagun eta aizatu dezagula zenbat eta gehiago hobe.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *