Azala / Portada » Lemoiz Publifikatu! Gora EuskalAtom!

Lemoiz Publifikatu! Gora EuskalAtom!

Iñigo Lizari

EuskoTren badugu, EuskalTel ere badugu, ¿Zergatik ez genuke EuskalAtom bat eduki beharko?

Dakienak daki petroleoa agortzear dagoela. Gasa Argeliatik datorkigula haiek gurekin dituzten harremanak hautsi ez bitartean eta noiz arte?

Fusio hotza etorri bitartean, energi berrigarriekin energia nahiko lortu ezinean gaudenean egin dezagun apostu Euskal Zentral Nuklear Publiko baten alde, hori izan bai daiteke gure burujabetza energetikoaren ardatz nagusi bat. Zenbait hamarkadarako Euskadi bezalako herrialde txiki batek beharrezko adina uranio nahiz plutonio erreserba erosiak edukiko balitu, hori bai izango litzatekeela sekulako inbertsioa.

Lemoiz geroztik pasatako denboran zentral nuklear eredu desberdin garatuak izan dira zeintzuk murriztu egin dituzte aurreko ereduek zeuzkaten istripu arriskuak. Bestalde hauen zaborrak birprozesatzeko teknikak garatuak izan dira. Gauzak aldatu egin badira, aldatu egin ditzagun gure jarrerak. Egin diezaiogun oraingo honetan harrera:

Nuklearra bai, eskerrik asko!

Partekatu sare sozalietan / Comparte en redes sociales

Gai honetako beste sarrerak / Otras entradas relacionadas

5 comentarios en «Lemoiz Publifikatu! Gora EuskalAtom!»

  1. ETAk bere garaian indar nuklearra defendatu zian eta baita Arzalluz berak ere. Baina fusio atomikoa garatzen ez duken bitartean, hire ideiak jai zeukak.

  2. Seguraski AHT-a elikatzeko beste aukerarik ez dute eta Lemoiz berreskuratu behar dute. Txikizioa gelditu!

  3. ETAk bere garaiean egin zuen gauza bakarra Ryan ingeneria akatzea izan zen tiro batez.

    ¿Arzallus izan al du sekula gure herriaren benetazko subiranotasun materialagatik ardura?

  4. Argi utzi nahi nuke energi berriztagarri edo alternatiboek eman dezaketen ekoizpen aukera guztiak agortzea nahi nukeela lehenik, eta soilik hauen ezean nuklearra sartuko nukela, azken finean Frantziari erosten diogu nuklearretik sortutako energia, eta honek ez du zentzurik, istripu kasuan Frantzia aldamenenan bait dugu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *