Patxi Baztarrika, Lorea Bilbao, Eneko Oregi (Euskararen Aholku Batzordeko kideak dira)
Euskararen erabileraren normalizazioaren ibilbidean zenbait mugarri eta bihurgune aurkitu izan dugu egun hauetan, egindako bideari atzera-minik gabe erreparatzeko eta datozen erronkei konfiantzaz begiratzeko aukera ematen digutenak.
Lehendabizi, 1982ko Euskara Legearen 30. urteurrena ospatzen dugu egunotan. Gure hizkuntzaren historia luzean nekez aurkituko dugu hori bezain mugarri garrantzitsurik: lehen aldiz onartu zuen gure herriak, Autonomia Erkidego hau osatzen duen gure herriaren zati esanguratsuenak, euskara geroratzeko eta indarberritzeko lege-mailako tresna bat. Eta ikuspegi, jatorri eta ideologia desberdinetako herritarren ordezkariek onartu zuten, adostasun- eta elkarretaratze-giroan.
Leer Más…
Azken iruzkinak / Comentarios recientes